eus  

KKadetea

Foto

AZ PARTICIPACION ARABA 35-36 THINK ENGLISH ARABERRI

Eneko Fernández - Foto: Queralt Pujol

, Kadetea
Berdindutako partidu bat Divino Maestron espero zena, sailkapenean lehenengo taldea bigarren taldearen aurka. Partidua hasi zen eta bi taldeen partetik urduritasuna nabari zen zelaian, non 7. Minutura arte kanpoko taldearen jaurtiketa libre bakarra saskiratu zen. Baloi galtze ugari eta erabaki hartze oker asko Araba taldearen partetik. Etxeko taldeak pixka bat indartsuago jartzea lortu zuen lehenengo laurdenaren azken minutuetan 8-1eko partzial bat lortzeko. Araberrik lortutako bi hiruko jarraian 30 segundutan 8-7ko markagailuarekin amaituarazi zuen laurdena.
Araberri oso indartsu hasi zen bigarren laurdenean, 8-0ko partzial batekin. Arabak hainbat saskiratze eskuratu zituen baina defentsan egindako hainbat hutsegiteek markagailuko distantzia moztea eragozten zuen. 12-17 atsedenaldira.

Bigarren zatia partiduari buelta emateko asmoa zuen Araba batekin hasi zen, defentsan askoz intentsuago zegoelarik eta hainbat baloi errekuperatzea lortuz. Hala ere, Arabak ez zuen lortzen markagailuan gainetik jartzen, saskiratze asmatze baxuaren ondorioz. 17-25.

Araba azken laurdenean dena emateko helburuarekin irten zen zelaira. Faltak probokatzen zituzten eta jaurtiketa liberatuak eskuratzen zituzten. Araberrik zituen aukera minimoak ondo erabiltzen zituen puntu gehienak jaurtiketa libreko marratik eskuratuz. Partiduari buelta emateko hainbat saiakeren ondren, partidua kanpoko taldearen alde erori zen 18-11 puntuko azken laurden batekin.