eus  

HHistoria

Club Baloncesto Araba 1993an sortu zen, Divino Maestro taldea desagertu ondoren. Denbora gutxian, Divino Maestroren harrobia berreraiki eta 1.B mailara igotzea lortu zuen. 2001ean, Liga Femenina 2-rako igoera irabazi ondoren, plazari uko egin behar izan zion.

Hainbat urtez jokalari eta talde kopuruan gorabeherak izan eta gero, 2007tik aurrera egonkortasuna lortzea lortu zen. Une horretatik aurrera, kluba sendotzen eta hazten joan da kide kopuruari dagokionez, eta lekua egin du emakumezkoen euskal saskibaloiaren panoraman.

Azken bosturtekoan, kirol alorrean, klubak Euskal Liga kadete eta juniorrean maiz parte hartu izan du. Era berean, hiru Espainiako Txapelketetan parte hartzea lortu du (infantil 2016, junior 2018, junior 2019 eta infantil 2022), baita 2019an junior mailako  eta 2022an infantil mailako Euskadiko txapeldun izatea ere. Jokalariei dagokienez, CB Arabako jokalariak askotan deituak dira lurralde (Araba) zein erdidegoko (Euskadi) selekzioen parte izateko.

Senior mailan, lehen taldeak 2020/2021 denboraldian Lehen Maila Nazionalera igotzea lortu zuen.