eus  

KKadetea

Foto

TOJU CAD 15-49 AZ PARTICIPACION ARABA

Eneko Fernández - Foto: Queralt Pujol

, Kadetea
Partidua Araba oso kontzentratu batekin hasten zen Ibaiondon, defentsan oso intentsu zegoelarik eta toju taldea saskira gerturatzen utzi gabe. Hala ere, txuri-gorrien saskiratze asmatze gutxiaren ondorioz ez zuen Araba taldeari markagailutik ihes egiten baimentzen, 3-12ko markagailuarekin.
Bigarren laurdenean ere Arabak hobea izaten jarraitzen zuen, eta presioari esker lortutako hainbat lapurretei esker markagailuan abantaila erabakigarri bat lortzen zuten. 7-24 atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ostean, partidua berriro hasten zen partidua amaitu aurretik hau amaitutzat emateko gogoarekin zegoen Araba batekin, markagailuko diferentzia handitu nahian. Baloi lapurreta ugariei eta jaurtiketetan asmatze ugariei esker, laurden honetan 4-16ko partzial bat egin zuten azken laurdenera 11-40ko markagailu batekin helduz.
Azken laurdena askoz intentsitate gutxiagokoa izan zen Araba taldearen partetik, markagailuan lortutako abantailak erlaxatzera eramanez. Baloi galtze askok eta erabaki hartze nahiko aztoratuek tanteo baxuko laurden batera eramaten gintuen. 4-9.