eus  

AAlebina

Foto

SAN PRUDENCIO A 40-4 ARABA

Uxue Uriarte - Foto: Queralt Pujol

, Alebina
Pasa den larunbatean berriro jokatu genuen. Aldi honetan San Prudentzio-ren kontrako partidu atzeratua, gure kategoriako Araba mailan hobekien landutako taldeetako bat.

Partiduaren helburua argi zegoen, azken asteetan zehar landutako kontzeptuak egiten saiatu, benetan zaila jarriko zigun talde baten kontra.

Gure txikiek 1x1-etik abiatuta saiatu ziren jokatzen, baina aurkariaren energia eta intentsitatearekin ezinezkoa izan zitzaigun jokoa sortzea. Hurrengo partidetarako alderdi horiek berdindu beharko dira, apur bat gehiago lehiatzen saiatzeko.

Partida aurkariaren kontrolpean egon zen une oro, eta haiek burutzen zituzten gauza asko guk landu beharreko gauzen artean daude ere. Lanean jarraitu behar dugu, batez ere azken asteetan bezala, kontrako emaitzak direla eta etsi gabe.

Animo TXIKIS!!!!