eus  

JJuniorra

Foto

OPTICA TROCONIZ ARABA 66–63 LOINTEK GERNIKA LV

Jon Uriarte -

, Juniorra
Otsailak 5, larunbata. Lehenik miniak, ostean gu. Gernika aurkari. Aurrekariak ez ziren onak, positiboen beldur, lesioen borrero, mamuak dantzan.

Uzkurturik hasi ginen bi taldeak partiduan. Saskiratze errazak kale eginez, asko kostatzen zen puntuak lortzea. 5. minutuan 5-6 markagailuan.

Hortik aurrera Gernikak defentsako intentsitate maila puntu bat igo zuen, baloiak lapurtzea eta saskiratze errazak lortzea ahalbidetu ziona, 9 puntuko abantaila eman lortuz laurden amaieran.

Bigarren laurdena, nahi eta ezin. Huts egindako jaurtiketa asko eta markagailuan ezin hurbildu. 20-27 atsedenaldian.

Atsedenaldiaren ostean gutxinaka gutxinaka partiduan sartzen hasi ginen berriro, laugarren laurdenaren erdian markagailua berdintzea lortu genuen arte. Eta hemen hasi zen benetako lehia.

Azken 5 minutuetan, zeinetan bi taldeok asko asmatu genuen saskiari begira, partidua luzapenera eraman genuen.

Azkenik, luzapenean, indartsu egin ginen eta garaipena lortu genuen, defentsan gogor ekiten eta erasoan, behingoz, saskiratzeak lortuz.

Aipatzekoak Ane García de Villosladak lortutako 4 hirukoak, horietako 2 luzapenean. Gogoan baita Ana, Anita, Ana, aste honetan zehar ebakuntza-gelatik pasa behar dena. “Serás nuestra muleta hasta el final”.

HEMEN ETA ORAIN, ARABA!