eus  

KKadetea

Foto

ÓPTICA TROCONIZ ARABA 43–60 EASO IBAETA BASKET PLAGAMANIA

Jon Uriarte - Foto: Queralt Pujol

, Kadetea
Bigarren jardunaldia jarraian etxean, oraingoan Easoren aurka.

Partida maldan gora hasi zen gure neskentzat, kontrako taldearen jokoa nagusituz, lehen laurdena 6-18 amaituz. Une batzuetan oso ondo aritu ginen, baina ez genuen lortu lehen laurdenean bisitariek ezarritako aldea berdintzea, atsedenaldira 18-29koarekin iritsiz.

Atsedenaldiaren ostean, jarrera hobearekin irten ginen eta partida berdindu genuen, amaierarako 5 minutu falta zirenean 2 puntutara jarriz. Hala ere, Easoren azken bultzadak, eta gure aldetik izandako baloi galerak, partidua donostiarrentzat erabaki zuen.

Bi partida lehen fasea amaitzeko. Orain lo hartzeak ez du balio, estutzen jarraitu behar da.

Hemen eta orain, ARABA!