eus  

KKadetea

ARABA 45-27 SAN VIATOR A

Eneko Fernández -

, Kadetea

Norgehiagoka bi talde nahiko hutsdunekin hasi zen. Araba taldeak partiduaren erritmoa zehazten zuen, baina ez zen gai markagailuan aurre hartzeko. Lehenengo laurdena 9-8ko markagailu batekin amaitu zen.


Bigarren laurdenak dinamika berdina izaten jarraitu zuen, bi talde nahiko hutsdun non 9. minutuan bakarrik 4 puntu sartu zituzten bi taldeen artean. Azken minutu honetan etxeko taldeak intentsitatea igo zuen eta hainbat baloi jarraian lapurtu ondoren 7-0ko partzial batekin abantaila bat lortu zuen.


Bigarren zatia hasten zen bere jokoa inposatu nahi zuen Araba batekin, baina hutsegite asko egiten jarraitu zuen. Sanvik zituen aukera gutxi horiek aprobetxatzen zituen eta markagailua berriro ere berdinduta amaitu zen laurden honetan, 9-9.


Puntu gutxiko partiduaren ondoren, azken laurdena etxeko talde oso intentsu batekin hasi zen, hainbat baloi lapurretak eta kontra-erasoek 10-0eko partziala lortu zuen. Kanpoko taldearen hutsartearen ondoren Arabak berriro ere 6-0eko partziala sartzea lortu zuen. Azken laurden honetan Arabak partidua haustea lortu zuen non kanpoko taldeak 3 saskiratze besterik ez zituen lortu azken 10 minutuetan.