eus  

IInfantila

Foto

ARABA 08 43-2 URKIDE A

Saioa Peciña - Foto: Queralt Pujol

, Infantila
Partida ona jokatu zuten infantil-ak denboraldiko lehen faseari amaiera emateko.

Etxetik kanpo bi astez jarraian jokatu ondoren, asteburu honetan berriro jokatu genuen Divinon. Partidua gogotsu hasi genuen, kontraeraso azkar bihurtzen ziren defentsa onak eginez; korrika egin eta oposiziorik gabeko jaurtiketa errazak lortuz. Jaurtiketa horiek, aurreko astean ez bezala eta kantxan kontzentratuta egoteari esker, oraingoan bai, saskiratu genituen.

Partidak aurrera egin ahala, Araba ez zen lasaitu. Markagailuan gorritxoen aldeko aldea zegoen arren, defentsan gogor jarraitzen zuten eta eraso azkarrak eta estatikoak ondo egiten zituzten.

Datorren asteburuan infantil-ek lagunarteko partida jokatuko dute lehiaketa erritmoa ez galtzeko. Lana egiten jarraitzeko eta hobetzeko asteak datoz orain, liga probintziala berriro martxan jarri arte.


Ezin ekinez egina, ARABA!