eus  

IInfantila

Foto

ARABA 09 52-20 MENDEBALDEA HEZI

Ane Galdeano - Foto: Queralt Pujol

, Infantila
Partida goizeko lehen orduan hasten zen, gure haurrei nabaritzen zaiena. Lehen laurdena despistatuta hasi zuten, erasoan zein defentsan akatsak eginez

Bigarren laurdenean gure jarrerak hobera egin zuen, defentsan kontzentratuago atera ginen, eta, ondorioz, baloiak berreskuratu genituen kontraerasoan korrika egiteko eta saskiratze errazak lortzeko. Horrela, 22 puntuko aldearekin iritsi ahal izan ginen partidaren erdira.

Atsedenaldiak ez zien onik egin jokalariei, eta bigarren zati osoan zehar partida hasieran bezala aritu ziren, deskontzentratuta eta defentsan zein erasoan akatsak egiten.

Akatsak akats, beste garaipen bat lortu ahal izan genuen. Orain zuiaren aurkako hurrengo partidan pentsatu behar da, eta akats horiek hobetu.

1,2,3 ARABA!!