eus  

KKadetea

ARABA 65-59 FUNDACION 5+11

Eneko Fernández -

, Kadetea
Partidua bi taldeen arteko saskiratze elkartruke batekin hasi zen. Arabak proposatutako presioak hainbat baloi berreskuratzea ekarri zuen markagailuan abantaila txiki bat eskuratuz lehenengo laurdenaren amaieran. 20-13.

Bigarren laurdenaren hasieran, hainbat hutsegite errebotean eta defentsako intentsitate galerak 0-10 kontrako partzial bat ekarri zuten etxeko taldeari hutsarte bat eskatzera behartuz. Hutsartearen ondoren gure neskak erreakzionatzen jakin zuten eta 5 puntuko abantailarekin iritsi ziren atsedenaldira, 33-28.

Hirugarren laurdena berriro ere Fundación 5+11 intentsuago batekin eta partidua irabazteko gogo gehiagorekin hasi zen. Momentu batzuetako kontzentrazio faltak eta noizbehinkako erreakzioak, CB Araba partiduan bizirik jarraitzea baimentzen zuen, nahiz eta hirugarren laurdena 4 puntugatik galdu, 49-50.

Azken laurdenean Arabak aurrera pausu bat eman zuen 5 puntuko abantaila bat lortuz eta kanpoko taldeari hutsarte bat eskatzera behartuz. Arabak intentsitatea berreskuratu zuen eta erreboteko arazoak konponduz azkenean partidua irabaztea lortu zuen, 65-59.