eus  

KKadetea

Foto

TOJU CADETE 24-64 ARABA

Nerea Sarasola - Foto: Queralt Pujol

, Kadetea

Partidua CB Araba gogotsu batekin hasten zen, lehenengo minututik partidua hausteko gogoz. 6´75 marratik edukitako asmatze handia, hainbat defentsa onekin uztartuta kanpoko taldeak 0-10-eko partziala eskuratu zuen. Tojuren hutsartearen ondoren, talde lokalak berriro ere partiduan sartzea lortu zuten lehenengo laurdena 6-12-ko markagailuarekin amaituz.

Bigarren laurdena lehenengo laurdeneko dinamika berdinarekin hasi zuen CB Arabak, defentsa oldarkor batekin eta hainbat baloi-marrako lapurretek partidua “haustea” ekarri zuen kanpoko taldearen alde 0-15-eko partzialarekin. Tojuk ez zituen besoak jaitsi eta berriro ere partiduan sartzeko borrokan iraun zuen, saskiratze elkartruke asko egonez laurden amaierara arte. 15-33 bukatu zen lehenengo zatia.

Sorpresa asko gabe, hirugarren laurdena aurreko laurdenen modu berdinera hasi zen, hainbat kontra-atake egin zituen Araba indartsu batek laurdena 2-14 batekin amaitzea eragin zuen.

Azken laurdena berriro ere aurreko laurdenetan ikusitakoaren isla izan zen. CB Araba ez zen erlaxatu eta defentsan gogor jarraitu zuen, eta dinamika berdinarekin jarraituz partidua 24-64-eko markagailuarekin amaitu zen.