eus  

IInfantila

Foto

URGATZI A 17-36 ARABA 09

Ane Aldeano - Foto: Queralt Pujol

, Infantila

Gure haurren ligako bigarren partida, lehenengoa etxetik kanpo eta beste garaipen bat geuretzat.


Partidua hasi zuten gogo askorekin bai aurkariek, bai gure neskek. Lehen zati osoan zeharjokalariek saskiratzeko aukera asko izan zituzten, baina entrenamenduetan lan egin arren saskiratze erraz asko huts egin genituen. Hala ere, atsedenaldira 6 puntuko aldearekin

iristea lortu genuen.


Bigarren zatiaren hasieran, gure neskak askoz kontzentratuago atera ziren, saskipean amaitzen ziren kontraeraso onak eraginez, eta defentsa oso aktiboarekin lortu genuen amaierara iristea 17-36 emaitzarekin.


Pixkanaka, gure jokalariek aurrera nola egiten eta hobetzen duten ikusten da. Jarraitu lanean!!



1,2,3 ARABA!!