eus  

KKadetea

Foto

ARABA CADETE B 61-46 SIMA CORAZONISTAS A

Eneko Fernández - Foto: Queralt Pujol

, Kadetea

Partidua bi talde oso urduriekin hasi zen, hainbat huts-egite jarraian eginez eta erritmo asko gabe. Seina berdinduta joan ondoren, etxekoek erritmoa igo zuten 9-0eko partzial bat lortuz. Kanpokoen hutsartearen ondoren partidak etengabeko saskiratze elkartruke batekin jarraitu zuen lehenengo hamar minutuak 19-15eko markagailu batekin amaituz.


Bigarren laurdena lehenengoaren isla izaten jarraitu zuen, saskiratze errazen huts egiteak eta hainbat baloi galdu bi taldeen partetik. Laurdenaren erdialdera iritsita, Arabak berriro ere pilak jarri zituen defentsan, kontran saskiratze bakar bat baimenduz, eta horrek 15-2ko partzial batera eramanez, 9 puntu minutu batean bakarrik eskuratuz. Atsedenaldira 39-24eko markagailuarekin iritsi ginen.


Bigarren zatia Coras indartsuago batekin hasi zen, partidua altxatzeko gogoekin. Ez zituzten kanastak baimentzen eta etxeko taldeak erritmoa ahuldu zuen, hortaz, 7-15eko emaitza eman zen laurden honetan.


Azken laurdenera Araba taldearen aldeko 7 punturekin iristen ginen. Laurden honetan etxekoak bigarren laurdeneko dinamika berreskuratu zuten, non kontrako taldeak tiro libreko marratik bakarrik lortzen zituen puntuak.