eus  

KKadetea

Foto

URGATZI 27-58 ARABA CADETE B

Eneko Fernández -

, Kadetea

Urte eta erdi jolastu gabe egon eta geroko lehenengo partidua zela eta, partidua urduritasun handiarekin hasi zen. Baloi galdu eta akats askoren ondorioz, lehenengo laurdenean saskiratze gutxi elkartrukatu zituzten bi taldeek. Lehenengo laurdena 8-10 bukatu zen.

Bigarren laurdenean Arabak urduritasuna albo batera utzi zuen eta erritmo altuago batekin hasi zuen laurdena,non kanpoko taldeak hainbat baloi jarraian lapurtzea lortu zuen 0-8-ko partzial bat lortuz. Urgatziren hutsartearen ondoren, saskiratze truke etengabera itzuli ginen Arabaren aldeko 17-26 batekin amaituz.

Bigarren zatia erritmo altuago bateko Arabarekin hasi zen. Hainbat baloi lapurretak, kontra-erasoak eta hainbat defentsa jarraitu onek partidua kanpoko taldearen alde “puskatzea” eragin zuten, laurdena 0-15 amaituz. 17-41.

Azken laurdena Araba taldearentzat izan zen, non hainbat jokalarien falten ondorioz Urgatzik lortutako puntu gehienak tiro libreko marratik izan ziren. Partidua zuri-gorrien aldeko 10-17 batekin amaitu zen.