eus  

KKadetea

ARABA CADETE B 80–10 COSNET.COM SAN PRUDENCIO

Nerea Sarasola -

, Kadetea

Gure neskak finalera sailkatuko zuen partidua jokatzera abiatu zen larunbatean goizeko 10:00etan Landazuri kiroldegian.

Partidu erraza gure neskentzat, partiduko lehen puntuak saskiratzea lortu zutenetik markagailuan abantaila mantendu baitzuen. Arabak baloi asko errekuperatu zituen partiduaren hasieratik eta defentsan lan ona eginez, aurkaria 5 puntutan uztea lortu zuen atsedenaldian.

Etengabeko erabaki-hartze egokiak erasoan, defentsa on bat eta baloi errekuperatuak izan ziren partidua lasaitasunez aurrera ateratzeko puntu garrantzitsuenak.

Taldeak partidua larunbat honetako finalerako prestatzeko erabili zuen, Laudioren aurka jokatuko dena. Aurkari ezaguna eta gogorra aurrean, beraz taldeak badaki gogor lan egin behar duela 40 minutuetan zehar egindako izugarrizko denboraldia nabarmentzeko.

Larunbatean gertatzen dena gertatzen dela, jokalariek urtean zehar egindako lanarengatik zorionduak izatea merezi dute.

Gu gara, ARABA!