eus  

KKadetea

Foto

ARABA CADETE B 47-40 SAN VIATOR B

Unai Yela -

, Kadetea

Partida oso landua CB Araba-ko talde probintzialak Lakua 03-n izandakoa, San Viator B-ko jokalarien aurka 40 minutuetan.


Lehen zatian saskiratzeak tartekatu zituzten bi taldeek, eta ondorioz, markagailu estuarekin ailegatu ziren atsedenaldira.


Bigarren zatia hastearekin batera, etxekoen erreakzioa etorri zen, aurkariaren saskitik gertu jokalariek egindako erasoan oinarrituta. Partzial on horri esker, etxekoen alde mugitu zen partida, 12 puntuko aldearekin.


Azken 10 minutuak kanpoko taldearentzat izan dira, eta partida 7 puntuko aldearekin bukatu dute.


Taldeak dinamika onean jarraitzen du eta txapelketari geratzen zaizkion bi jardunaldietan sailkapeneko goiko postuetan jarraituko dutela ziurtatu dute.


3 asteko prestakuntza dator, denboraldiko azken txanpari aurre egin eta oinarrizko defentsa arauak landu ahal izateko.


Saskiratzaile nagusia: Alaia 21 punturekin


Gu gara! ARABA!