eus  

JJuniorra

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 49-63 LOIOLA INDAUTXU 03

Alex Aguriondo -

, Juniorra

Igandea: Saio bikoitzeko asteburu honetan, mendeku-gogoz zetorren Loiolari aurre egin beharra geneukan.


Partidua berdinduta hasi zen eta saskiraketa ugari egon ziren. Bigarren laurdenean, ordea, defentsako despiste eta aurkarien erreboteen ondorioz penalizatu egin gintuzten eta 8 puntuko aldea eman zioten Loiolari. Atsedenaldira 24 - 32 iritsi ginen


Bigarren zatia berdinduta hasi zen hirugarren laurdenean, baina ez genuen markagailuan hurbiltzea lortuz, aurkariak azkar erantzuten baitzion gure saskiraketa bakoitzari. Azken laurdenean, markagailua iraultzeko ideiarekin sartu ginen, 5 puntura hurbildu ginen, baina partida osoa Loiolako markagailuaren atzetik joatearen nekeak iraulketa amets batean geratzea eragin zuen.


Azken emaitza 49-64


Garaipenik gabeko asteburua, baina gure taldearentzat 2 ikaskuntza.

Step by Step