eus  

JJuniorra

Foto

LOINTEK GERNIKA 60-58 ASADOR 10 GIBAJAS

Alex Aguriondo -

, Juniorra
Larunbata. 10 eguneko etenaldiaren ondoren Gernikara bidaiatu genuen Malosten jolasteko.


Partida berdinduta baina Gernika markagailuan nagusi hasi zen, gure erritmo falta nabaria zen eta ezin izan genituen aurkariak gelditu. Pixkanaka dinamikan sartu ginen eta intentsitatea berdindu genuen. 30-26 atsedenaldira iritsiz


Bigarren zatian kontzentratuago sartu ginen, markagailua iraultzeko eta partidari buelta emateko asmoarekin. Markagailua berdinduta mantendu zen eta azken laurdenean buelta ematea lortu genuen. Hala ere Gernikak bere burua defendatu zuen eta 2 puntuko aldearekin bukatu zuen partida. Jaurtiketa irabazlea jokatzeko aukera izan genuen, baina genuen saskiratzea lortu.


Azken emaitza 60-58


Porrotak eragindako sentsazio mingotsak, baina azken norgehiagokaren aurrean hobetzeko sentsazio positiboekin bukatu genuen.