eus  

KKadetea

Foto

AGURAIN 21–66 ARABA CADETE B

Unai Yela -

, Kadetea

Laugarren garaipena jarraian probintzial mailako kadete neskentzat, emaitzei dagokionez bolada ona mantentzen dutelarik. Kadete neskak larunbat goizean Agurainera gerturatu ziren partidu berri bat jokatzera.


Nahiko partidu erraza gure neskentzat, partiduko lehen jokalditik markagailuan gainetik mantendu zelarik. Partiduaren hasieran gure neskek baloi asko berreskuratu zituzten, baina ezin izan zituzten aukerak ondo aprobetxatu, saskiratze gehiegi huts eginez saskiaren azpitik.


Bigarren laurdenean, gure taldeak markagailuko diferentzia areagotzea lortu zuen, jaurtiketak burutzeko posizio hobeak aurkituz eta Aguraineko nesken defentsa itxiaren aurrean erasotzaileagoak izanez. Hala ere, joko estatikoan oraindik erabaki onak hartzea kostatzen zitzaigun.


Taldeko bajez gain, hirugarren eta laugarren laurdenak jokatu zituzten 6 jokalariek intentsitatea oso ondo mantentzen jakin zuten, presioan baloi asko lapurtuz eta markagailuan diferentzia areagotuz partiduaren amaierara arte.


Gure taldea garaitu gabe mantentzen da aste bat gehiago. Defentsako errebotea eta eraso estatikoa hobetu eta landu beharrek bi aspektu dira, astean zehar gogor lantzen ahaleginduko garenak.


Gu gara, ARABA!