eus  

KKadetea

Foto

ARABA CADETE A 43-46 BERA BERA

Jon Uriarte -

, Kadetea

Hilabete baten ostean, bueltan ginen Gasteizko kantxetan, Bera Bera aurkari oraingoan, euskal ligan etxeko talde bezala jolastutako lehenengo partiduan.


Lehenengo laurdena trantsizio bitarteko saskiratzeen elkartrukatze bat izan zen, zeinetan markagailuan aurretik amaitu genuen, 12-11. Bigarren laurdenean, aldiz, aurkariak partiduari jarritako intentsitate extra berdintzeko kapazak ez ginen izan, 6-16ko partziala jasoz.


Bigarren zatian zehar defentsan erakutsitako indarra, zeina behin baino gehiagotan markagailuan 3 puntutara kokatzea ahalbidetu gintuena, ez zen nahikoa izan. Bigarren laurdenean jasotako puntuak atzetik utzi gintuen partidu osorako, gaindiezina izango litzatekeen diferentzia ezarriz markagailuan. Amaieran 43-46.


Lanean jarraituko dugu, hobetzen jarraituko dugu. Hurrengo astean, La Salle-n, eta lehenengo itzuliaren amaiera.



Betidanik betirako… ARABA!