eus  

JJuniorra

Foto

EASO IBAETA BASKET 73-47 ASADOR 10 GIBAJAS

Alex Aguriondo -

, Juniorra

Goiz jaiki behar Donostian euskal ligako lehen faseko azken partidua jokatu ahal izateko


Partida guretzat ondo hasi zen atzean oso trinko jokatuz, Easoren erasoa oztopatuz eta markagailuan aurretik joan gintezen ahaleginduz. Hala ere, etxekoak suspertu egin ziren eta markagailuari buelta eman zioten. 14-12


Bigarren laurdena desastre hutsa izan zen, Easok artilleria aterata gainetik pasa zitzaizkigun. Gainera, arerioarentzako asistentzia izan ziren pase ugari egin genituen. Horrek, errebotearen koskarekin batera, 24 puntuko aldea eragin zuen. 48 - 24


Hortik aurrera, partida tramitea bihurtu zen, minutuak banatu jokalarien artean eta denak pozik.


Azken emaitza Porrota 73 - 47


Lehenengo itzuliaren amaieraren ondoren eta 10 egunetan hasiko den hurrengo fasea prestatzea tokatzen zaigu. Gerra emango dugu!



1,2,3 Antzarrak!



Crack-a:

GUS: zuzendariaren ahalegin handia taldeari laguntzeko


Dandy-a

Ainhize: bere step-back klasikoa saskiratu zuen


GOGORRENAK:

Ezer aipagarririk ez


A zer eguna

Bigarren laurdena: geratzen den denboraldian saihesteko adibidea, berarengandik ikasi behar berriro gerta ez dadin.