eus  

BBigarren Maila

Foto

AFILADOS GASTEIZ ARABA 55-46 TXINTXU GOZOTEGIA ISB

Iker García -

, Bigarren Maila

Asteburuan egiten zen jardunaldi bikoitzeko lehen partida. Iraurgi sendotua agertu zen, San Inazio mendean hartuz gero.


Lehen bi laurdenak Iraurgik irabazi zituen eta bigarren zatian Afilados Gasteiz Arabak nagusi izan zen.


Bi proposamen oso ezberdin egin zituen Iraurgik, markagailu baxuaren aldeko apustua egin zuen erasorako eta distantzia ertain eta luzean etxekoen gozamenerako jaurtiketa utzi zituen defentsako pistan. Alde batetik, etxekoek ez zuten erritmo baxua hausten jakin eta, bestetik, ez zuten asmatu gipuzkoarren defentsa emandako proposamenarekin. Horren ondorioz Iraurgi abantaila lortu zuen markagailuan.


Atsedenaldiaren ostean, zuri-gorriek erritmo handiagoa eman zioten norgehiagokari, desabantailari buelta emanez eta lehen abantailak lortuz. Jokoaren erritmo altua saskiratze asmatzearekin bat egin zuen.


Garaipena ziurtatuta, averagea izan zen jokoan zegoena eta Asier Larrañagaren neskak gogor defendatu zuten zeukaten errenta, baita azken minututan murriztuz ere.


MVP:


MARIA ANGULO Egun zaila distiratzeko, kontrako taldearen erdiak baino gehiagok defendatzen zaituenean. 22 puntuko balorazioa, 11 puntu eta 8 errebote.


AIPAGARRIENA:


ALBA PUEBLA Hiruko lerrotik izan zuen egokitasuna probidentziala izan zen, eta gainera, jokoaren norabidean ekarpena egin zuen.



GU GARA GARA, ARABA ARABAARABA