eus  

KKadetea

Foto

APARTAHOTEL DIVAN ARASKI 41-58 ARABA 04

Endika Sarmiento -

, Kadetea

Garaipena eta sentsazio onak berreskuratzeko partidu garrantzitsua guretzat. Hala ere, lo jarraitzen genuen partiduaren hasieran eta Araskiko jokalariek 4-0ko partziala lortu zuten. Baina zorionez, esnatzeko alarma jo eta gure neskek defentsan intentsitatea handitu zuten. Baloiak lapurtzen hasi ginenez, kontrerasoak aurrera eramatea lortu genuen. Lehenengo laurdena bukatu zen 8-13 markagailuarekin.

Bigarren laurdenean erritmoa mantendu zen, baina Araskikoek saskiari begira eraginkortasuna hobetu zuten eta guk erasoan denbora gehiegi mantentzen genuen baloia eskuetan. Atsedenaldira heldu ginen 18-25ko markagailuarekin.

Atsedenaldi ostean gure nesken minuturik onenak heldu ziren. Zelai osoan egindako presioa ondo burutu zuten eta erasoan abantailak ondo irakurtzeko kapazak izan ziren. Gainera, beste partidu batzuetan baino baloi gutxiago galtzea lortu genuen (hala ere gehiegi). Hamar minutu hauetan lortutako abantailarekin (+14), 27-48ko markagailua lortu genuen. Baina azkeneko laurdenean lehiakideak indarrak berreskuratu zituzten eta guk erlaxatu egin ginen, 41-58ko markagailuarekin bukatuz.

Gure neskak zoriondu garaipenagatik eta eskertu ere Sologanara partidua ikustera eta animatzera gerturatu zen jendeari. Hurrengo partiduan itxaroten zaituztegu, martxoak 14, berriz Sologanan, ligako liderraren kontra, Egibide Araski.

Atzo, gaur ta beti, ¡ARABA!