eus  

AAlebina

Foto

SIMA CORAZONISTAS A 7–57 ARABA / ARABA 58–8 ZARAOBE

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Queralt Pujol

, Alebina

Jardunaldi bikoitza txikientzat, eta poz bikoitza.


Joan den asteburuan jokatu genituen bi partidak antzekoak izan ziren. Bi partidetan oso kontzentratuta atera ginen eta gauzak ondo egiteko eta hobetzeko asmoarekin atera ginen zelaira.


Erasoan, beti saiatu ginen korrika egiten. Azkar atera genuen baloia erasora (bai baloia botatuz baita paseekin ere). Kontraerasoan amaitu ez ziren erasoetan, eraso estatikoan, 1x1 eta baloi zirkulazio onak egin genituen, jokalariak baloirik gabe mugimendu onak burutuz.


Zelaiaren beste aldean, defentsan, intentsitatez defendatu genuen bi partidetan, baloia ondo presionatuz. Era berean, talde lan ona egin genuen elkarri laguntzen.


Bi partida on, hobetzen eta hazten jarraitzeko balio zigutenak.