eus  

JJuniorra

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS B 54-27 URGATZI B

Markel Uriarte - Foto: Queralt Pujol

, Juniorra

Jarudunaldiak ligako bigarren fase honetan jarraitzen dute, eta, partidu guztietan, talde bezala, zerbait dugu jokoan egunero. Askotan, garaipen oso eroso baten ordez, edo hobeto jolasten saiatuz eta ez bakarrik irabazteko jolasten, taldeak jokoaren alderdi guztietan hobetzeko zain dago.


Larunbatean, Urgatziren aurka, hobekumtza horrekin jarraitzea zen helburua. Partiduan zehar, joko eta defentsako une onak une txarrekin nahastu ziren, jaurtiketa errezak ahalbidetzen eta nahi genuen guztia defendatzera ez iritsiz.


Une onak alde batera uzten dira une txarrak agertzen direnean; beraz, taldeari lanean jarraitzea egokitzen zaio, helburua hobetzen jarraitzea baita (kontzentrazio zein jokoko akatsak txikiagotzeko asmoz).


Gainera, beti da eskertzekoa klubeko kadeteen jarrera, entreamenduak zein partiduak osatzeko beti prest. Oraingoan, Ainhize eta Miren izan ziren. Eskerrik asko!


Horretarako, datorren asteburuan, Divino Maestro Arabaren kontra jokatuko dugun derbiarekin best su-proba bat izango dugu.


1, 2, 3, JARANA!!!