eus  

SSeniorra

GURE TXOKO SIBERIA-GASTEIZ A 28– 64 ARABA

Jon Marín -

, Seniorra

Aurreko asteetan sentsazio txarrekin bukatu ostean, larunbateko partidua oso garrantzitsua suertatzen zen, aurrean geneukan talde gazteari irabazteko, gure neskek partidu osoa jokatu beharko baitzuten. Astean zehar edukitako entrenamenduetan jarrera asko hobetu eta gero, asteburuko partiduan aurreko hilabetetako sentsazioak berreskuratzea genuen helburu.


Norgehiagoka ondo hasi zuten gure neskek. Defentsan intentsitatearekin arituz eta jokoan zein bankuan zeuden jokalariak partiduan sartuta zeudela erakutsiz. Dena den, ondo aritu arren, ez ginen markagailuan alde handiak hartzeko gai izan lehenengo zati honetan. Etxeko taldearen portzentai altuek eta aurkarien akatsak zigortzeko eduki genituen arazoen ondorioz, emaitza estu batekin iritsi ginen atsedenaldira, 21-25.


Bagenekien egindako lana ona zela, baina guk egindako esfortzuak puntuetan bilakatu behar genituen. Hau jakinda, taldea ideia berarekin atera zen bigarren zatira. Oraingoan bai, lapurturiko baloiak eta tiro egoera errazak saskiratzea lortu genituen eta horrela partidua apurtzea lortu genuen 02-17 eta 05-22 ko partzialei esker. Azkeneko emaitza 28-64.


Sentsazio onetara bueltatzea lortu dugu. Aste eta partidu ederrak. Espero horrela jarraitzea, hurrengo astean bigarren sailkatuak bisitatuko baitgaitu eta irabaztea funtsezkoa suertatzen da lidergoa mantentzeko.