eus  

JJuniorra

ARABERRI 19 - 51 ARABA03

Queralt Pujol -

, Juniorra
Ligako lehen partida larunbatean izan zen gure Juniorrentzat. Araberriren aurka aritu ginen Ibaiondon 10:00etan. Topaketara gogoekin eta motibazioa askorekin iritsi ginen, sasio berria kategoria berri batean hasteko.

Partida defentsa oso gogorrarekin hasi zen bi taldeen aldetik, zonan jokatzea eta saskiak eskuratzea oso zaila zen, baina lehen bi minutuak pasa ondoren lehenengo puntuak lortu genituen eta hortik aurrera ez ginen gelditu.

Babesean hasierako intentsitatearekin jarraitu genuen, kontraeraso asko gauzatu genituen eta atsedenera 22 (6-28) puntuko aldearekin ailegatu ginen.

Markagailuan alde handia egon arren, estutzen jarraitu genuen baina hirugarren laurdenean erritmoa moteldu genuen. Hala ere, partida hasi zen bezala amaitu genuen, energiaz beteta.

Lehen partida irabaztea lortu dugu (19-51), akatsak zuzenduko ditugu eta hobetzen jarraituko dugu. Sasoia oso ondo hasi dugu.

--
~QuER@lT~