eus  

JJuniorra

Foto

Final Four Junior Provincial (semifinal) ARABA 42 - 41 SAN VIATOR

Amaia Herran -

, Juniorra

Hasieratik bukaera arte partidua berdinduta egon zen. Arabako jokalariak ez zuten beraien erritmoa jartzen lortu eta gainera erasoan blokeatu zuren San Viatorrek egindako zona defentsaren aurrean. Guzti honen emaitza izan zen lehenengo laurdeneko markagailua, 8-8. Bigarren laurdena gure jokalarien alde hasi zen, 5-0ko partzialarekin. Baina aurkariak ez ziren atzera bota eta lortu zituzten 3 hirukoen bitartez, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten atsedenaldia baino lehen, 18-21ko markagailuarekin.

Bigarren zatian, Arabako jokalariak beraien erritmoa markatzen ahalegindu ziren eta zenbait saskiratzeen bidez, 12-2ko partziala lortu zuten, Uriartek jokatutako minutu on batzuei esker. Baina San Viatorrekoak jaurtiketa libreei esker markagailura gerturatzea lortu zuten. Gure jokalariak bestalde, jaurtiketa libreetan 8/22 puntu eskas lortu zituzten.

Azkenengo laurdenera heldu ginen 32-31eko puntuazioarekin, batetik irabazten besterik ez. Berriro ere erasoan arazo gehiegi izan zituzten zonazko defentsaren kontra. Hala ere saskiratze gutxi lortu zituzten bi taldeek, baina Araba bizirik jarraitzen zuen gure lau zenbakiari esker, Andreari esker. Jaurtiketa libre bat eta hiruko bat lortu zuten San Viatorrekoak eta 3 minuturen faltan 3 puntutik galtzen zeuden gure jokalariak. Jarraian, hutsartea eta horrekin batera erantzuna Martinezen eskutik, taldea puntu batetik irabazten kokatu baitzuen.  50 segundo geratzen zirela etsaiak saskiratzea lortu zuten. Arabakoak jaurtiketa libreetan huts egin zuen baina baloi berreskurapen bati esker Naroak beste bi puntu garrantzitsu lortu zituen. Hala ere azkenengo segundoetan Arabakoak beste bi jaurtiketa libreetan huts egin zuten eta azkenengo aukera San Viatorreko jokalarientzat izan zen baina ez zuten saskiratzerik lortu.

Arabako partidu txarra izan zen. Aurkariak egindako zonari nola aurre egin ez zekiten eta horrek erasoan blokeatu zituen. Jaurtiketa libre gehiegi oparitu zituen, 14 zehazki, eta Galarzak aulkitik lortutako bezain beste hiruko lortu zituzten gure jokalariak.  Hala ere, gure jokalariak bazekiten igandeko partiduari begira, aldaketa dezente egin behar zirena, jarreran batez ere.