eus  

BBigarren Maila

Foto

CB SANIGNACIO 48 - 64 ARABA LA BOLSA GENEROSA

Iker García -

, Bigarren Maila

Arabak bere seigarren garaipen jarraian eskuratu zuen partidu txar batean, non markagailuak ez duen bakoitzaren merituak islatzen. Etxeko taldeak oso ongi lehiatu zuen lehendabiziko 30 minutuetan.


Araba ez zen era egokian aritu, ez erasoan ezta defentsan ere. Etxekoak minutu bakoitza borrokatzeko asmoz irten ziren partidura, eta partidu oso ona burutu zuten, non Araba estu larrian ipintzera ere iritsi ziren.


Etxekoen erasoko hutsegiteek Arabari bizia eman zioten, eta markagailuan zeramaten aldea mantentzea lortu zuten arazo handirik gabe.


30 minutu pasata eta partidua erabakitzeke zegoela, kanpotarrek partiduko 10 minuturik onenak egin zituzten (bai aurrean zein atzean) eta horrek azken minutuetan lasai egoteko aukera eman zuen, bestela, sufritzekotan ginen.


Aste honetan Mutilbasketek bisitatzen du Divino Maestro, larunbatean 19:30etan. Ligako talderik gazteena izanda, onenetarikoa ere bada. Iruñako Sanignacio luzapenean garaitu dute aste honetan eta lider bezala iritsiko dira Gasteizera. Zurigorriek saskibaloi hobea egin beharko dute partidua lehiatu eta irabazi nahi izatekotan.


AUPA ARABA!