eus  

KKadetea

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 54 – 71 IBAIZABAL

Alex Aguriondo -

, Kadetea

Etxean jasotzen zuen Asadorrek Euskoart Ibaizabal taldea. Taldea partiduan oso sartuta zegoelarik hasi zen partidua, irabazteko gogoz, 11-0ko partziala sartuz. Hortik aurrera, Ibaizabalen hutsarte baten ostean, etxeko taldea lasaitu zen, eta Euskoart partidura itzuli zen, 21-17 utziz markagailua laurden amaieran.


Bigarren laurdena pareko joango zen uneoro. Bi taldeek defentsak estutzearen ondorioz, saskiratzeak lortzea geroz eta zailagoa egiten zitzaien bi taldeei. Azken minutuetan, Ibaizabalek pixkat gehiago estutu eta 33-31 iritsi zen atsedenaldira, soilik bi puntuko aldea.


Bigarren zatia antzeko joango zela zirudien. Lehenengo bost minutuak, hain zuzen ere, partidua berdinduta jarraitzen zuen. Inflexio puntua izan zen momentu honetan. Ibaizabalek hiruko bat sartu eta aurrea hartu zuen markagailuan. Hortik aurrera, Gibajas mapatik desagertu eta kanpoko taldearen momentua iritsi zen. 46-53 laurden amaieran.


Nahiz eta markagailuko aldea oso handia ez izan, azken laurdena tramite hutsa izan zen. Ibaizabal bere lana egiten jarraitzen zuen, eta Asadorrek gogo barik amaitu zuen partidua, partiduari buelta ematea ezinezkoa izanik. Partidu amaieran, 54-71.


LANEAN JARRAITU BEHARRA 1, 2, 3, ANTZARRAK!!!