eus  

BBigarren Maila

Foto

ARABA LA BOLSA GENEROSA 86 - 93 SAINGNACIO

Iker García -

, Bigarren Maila

Puntu askoko partidu polita ikusi zen Divino Maestron, non Arabak aurre egiten zion Ligako talde onenetariko bati (onena ez baldin bada) erasoko jokoarekin eta kanpotarrak era berean erantzun zuten, harmailetan zeudenei erakustaldia eskainiz.

Partiduari hobe ekin zion Sanignaciok, beraien asmatze ehunekoa nabarmena izan zen eta lehen aldeak lortu zituzten markagailuan. Etxekoak pixkanaka erreakzionatzen hasi ziren eta hirugarren laurdenean markagailuan aurretik ipintzea lortu zuten ere. Iruñakoek, hala ere, ez zuten atzera egin eta etxekoen ustekabeak zigortzen jarraitu zuten etengabe. Partidu amaieran, epaileek zalantzazko erabaki batzuk hartu zituzten eta, nahiz eta Arabak partiduari buelta ematen saiatu ez zuten azkenean garaipena lortu. Hemendik Sanignacio zoriondu nahi dugu, bai garaipenagatik zein bere saskibaloi jokoagatik.

Aste honetan Pradejon bisitatuko dugu non garaipena lortzea oso zaila izaten den.