eus  

JJuniorra

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 86 – 48 LA SALLE BILBAO

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Basketbasko

, Juniorra

Asador 10 Gibajas-ek lortu zuen, oso partida onean, A1-ko bigarren garaipena.

Oso partida osoa joan den igandean La Salle-ren aurka egin genuena. Bai erasoan bai defentsan akzio onak egin genituen, joko-erritmo handiarekin, eta oso akats gutxirekin. Hortaz aparte, partidaren minutuen gehiengoan zehar konstanteak izateko gai izan ginen.

Lehen partean, eta aurreko paragrafoan adierazitako argudioekin, pixkanaka markagailuan guere abantaila handitzen joan zen, lehen 20 minutuen amaieran markagailuan islatzen zuen 48-23ra iritsi arte.

Atsedenaren ondoren, gure helburua lehen partearen bide beretik jarraitzea izan zen, lehen partean egin genuenarekin konformatu gabe. Honek markagailuko distantzia handitzea ekarri zuen, 86 eta 48ko markagailura iritsi arte.