eus  

JJuniorra

Foto

GERNIKA KESB 44 – 64 ASADOR 10 GIBAJAS

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Basketbasko

, Juniorra

A1-a martxan jartzen dugu ondo jokatutako partida batekin.

Oso partida borobila Gernika-ko joan den Larunbatean egin genuena. Partidaren minutuen gehiengoan zehar oso kontzentratuta egon ginen bai erasoan, bai defentsan. Horrela erasoan, baloi-zirkulazio onari esker trantsizio azkarrak lortu genituen, tiro-posizio onak lortuz.

Zelaiko beste alderdian, defentsan, 1x1 onak egin genituen. Hortaz aparte, laguntzak, une egokian, aukeren gehiengoan, iritsi ziren, Gernika-ren erasoa zailduz. Amaitzeko, errebotearen kontrol ona izan genuen, lehenago aipatutako trantsizio azkarrei lagunduz.