eus  

KKadetea

Foto

EASA ARASKI 47 - 38 ARABA

Queralt -

, Kadetea
Joan den larunbatean Esasa Araski bisitatu genuen bigarren ligaren lehen partidan. Ondo entrenatzen hiru aste egon ondoren, oso kontzentratuta ailegatu ginen partidara baina zerbait gertatu zen.

Partida ahalegin handiarekin hasi zen gure aldetik, hau defentsan ikusi zen gehien bat, eta gero erasoen asmatzeak lagundu gintuen. Hasiera oso positiboa izan zen.

Hala eta guztiz ere, hirugarren laurdenean intentsitateak eta kontzentrazioak behera egin zuten eta 16-6ko partzial bat egin ziguten aukera asko eman genizkielako erasotzeko, ez genuelako erreboterik hartu eta eta ebakietan ez genuelako talka egin. Honek frustrazioa eta desmotibazioa agertzea eragin zuen. Partidaren azken minutuetan berriz igotzea lortu arren, ez ginen gai izan irabazteko.

Ez dugu amore emango eta honek gehiago borrokatzeko balio izango digu.

Aupa Araba!