eus  

AAlebina

ARABA 77 - 32 ARASKIESKOLA 08

Myriam Pereda -

, Alebina
Bigarren zati txukuna lehen urteko alevinena Araskieskola 08aren aurka

Partidua hotz eta arraro hasi zen taldearentzat, epaileak huts egin izanak bertan inprobisatzera eraman gintuen; eta badirudi horrek taldea despistatu zuela hasierako minutuetan.

Minutu eta laurdenak aurrera joan ahala, kontzentrazioa handituz joan zen eta joko minutu nahiko onak ikusi ahal izan genituen (bai eraso zein defentsan ere).

Asteetan zehar entrenamenduetan landutako gestu tekniko zein taktikoak pixkanaka era naturalagoan ateratzen doaz, eta hori izan bahar da taldeak jarraitu behar duen bidea: kontzentrazioz lan egitea. Beti ere, disfrutatzeari utzi gabe.