eus  

BBigarren Maila

Foto

BERA BERA MRW AMARA 45 - 55 ARABA LA BOLSA GENEROSA

Iker García -

, Bigarren Maila

Arabak garaipen garrantzitsua ekarri zuen Donostiatik akats anitzeko partidu batean.


Partidu zaila ikuslearentzat erritmo eza zein bi taldeek (ia-ia partiduko ekintza guztietan) burututako akats kopuru nagusiarengatik.


Kanpotarrak ondo hasi ziren, Bera Beraren asmatze-falta aprobetxatuz, 0-9ko partziala lortu zuten lehendabiziko 3 minutuetan. Denbora tarte txiki horretan taldeak partiduan zehar erakutsitako joko minuturik onenak izan zituen. Ezer gutxi gehiago.


Hemendik aurrera, nahiz eta partiduaren mendea izan eta markagailuan aurretik ibili ia 40 minutuetan, bi taldeen jokoak ez zuen askorik jariatu. Eraginkortasun oso txikia erraz ziruditen saskiratze ugarietan eta ulertu ezin daitezkeen milaka balio-galtze eta prezipitazioak izan ziren nagusi larunbateko arratsaldean Manteon.


Eta testuinguru honetan, Arabak etsaiak baino akats gutxiago egin zituen eta partidua Gasteizera ekartzea lortu zuen.


Taldea gogor arituko da astean zehar joko-egoeraren soluzio bila, eta horrela, larunbatean bertsio hobea erakustea etxean Getxoren aurka. Jardunaldi honek lehen itzulia itxiko du.


AUPA ARABA!