eus  

KKadetea

ARABA 04 42 - 37 CONSULTING ALAVES ARASKI

Queralt -

, Kadetea

Partida borrokatua izan da asteburu honetakoa gure jokalarien aldetik eta merezitako garaipena izan dute.


Larunbat honetan Araskik bisitatu gaitu. Lehen itzulian irabazitako partida bakarra izan arren, ez geneukan konfiantza asko eta haiek amaieraraino borrokatuko zutela genekien. Horren ondorioz oso kontzentratuta egon ginen beroketatik. Gainera, hiru jokalari falta zitzaizkigunez taldekideek zekiten gogorrago lan egin beharko zutela.

Partida intentsitate askorekin hasi zen bi taldeen aldetik bai defentsan bai erasoan. Gu baloiren bat lapurtzeko eta saski onak lortzeko gai izan ginen, haiek gogor sartu ziren saskira eta gu ez ginen gai izan gelditzeko. Bigarren laurdenean defentsa gogortu genuen eta erasoan zuzen egon ginen, ondo sartuz eta baloi-mugimendu onekin. Honi esker, gai izan ginen 9 puntuko aldearekin atsedenaldira joatea.


Bigarren laurdenean nabaritzen zen jokalariak nekatuta zeudela, eta erasoak zuzen jarraitu arren, defentsari begira gero eta gehiago kostatzen zitzaigun baloiak eta ebakiak gelditzea, eta haiek konfiantza hartzen hasi ziren. Horrela izan arren, ez genuen motibazioa galdu, eta 37. minutura arte eutsi genion. Partidaren azken hiru minutuetan haiek oraindik energia zuten eta 8-2ko partziala sartu arren eta gure ahaleginari esker sasoiko bigarren partida irabazi genuen.


Pixkanaka gure ahalmenetan gehiago sinesten dugu eta talde bezala aurrera goaz. Oso pozik gaude bai garaipenarekin bai partida ona jokatzeagatik lortu dugun sentsazioagatik.


Aupa Araba!