eus  

JJuniorra

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 80 – 50 TYPO 90 ASKATUAK

Ibon Saenz de Lafuente - Foto: Maitane

, Juniorra

Garaipena Divino-n partida ilun batean.


        Orokorrean, partida ez oso on bat egin genuen. Partida guztian zehar, erasoan, zabaldu nahi dugun jokoaren distirak ikusi genituen, trantsizio azkarrak eginez, baloia irizpidearekin mugituz, blokeoak ondo eginez eta irakurriz,, eta uztaia bilatuz bertikalak izanez. Baina, egia da, partidaren minutuen gehiengoan, nahiko geldo jokatu genuen, erritmo gehiegirik gabe.

        Zelaiko beste partean, defentsan, antzeko zerbait gertatu zen. Hainbat joko-minututan zehar, gure defentsan biziak izateko gai izan ginen, 1x1 onak eginez, solidarioak izanez, taldekideak lagunduz eta beste taldearen baloi zirkulazioa asko zailduz. Hala ere, partidaren gehiengoan zehar, aurkariaren akatsen zain geratu ginen; talde bezala hazten jarraitu nahi badugu, saihestu behar dugun zerbait da.