eus  

KKadetea

Foto

ASADOR 10 GIBAJAS 60 – 70 EASO SLAM GIGANTES

Markel Uriarte - Foto: Basketbasko

, Kadetea

Larunbat goiza, etxean, Sanviko “berotasunean”. Normala ez den ordutegi batean, aurkari gogorra, baino dinamika oso positiboa, edozertarako gogoz.


Eta horrela erakutsi zen. Taldea oso sartuta hasi zuen partidua, aurreko 3 jardunaldietako garaipenak kasualitatez izan ez zirela erakusteko gogoz. Defentsan kontzentratuak eta jaurtiketa egokiena bilatuz erasoan, lehenengo minututik aurrea hartu genuen partiduari.


Lehenengo laurden osoan zehar 4-5 puntuko aldea mantendu genuen uneoro. Baino bigarren laurdenean, hainbat ekintza on egin ostean, 8 puntuko alde maximoa lortu genuen. Hala ere, atsedenaldira “soilik” 4 puntuko aldearekin iritsi ginen, 36-32.


Easo eroso sentitzen hasi zen bigarren zatian, eta markagailuak horrela erakutsi zuen baita. Ia 4 minutu saskiratzerik egon izan baziren ere, defentsa itogarria zen, eta ezinez genbiltzan gu erasoan. 47-55 eta gauzak zail, baino ez ezinezkoak.


Azkeneko laurdenaren barruan, 4 minuturen faltan hiruko batek amesteko aukera eman zigun, 3 puntura kokatuz soilik. Baino Easoren lasaitasunak eta jokatzeko jakintasunak, haien alde erabaki zuten partidua.


Porrota izan bazen ere, taldeak dinamika ona dela erakutsi zuen eta gogotsu daudela gehiago lortzeko, igotzeari utzi gabe.


LA CRACK

Nahia. Taldearen birika. Larunbateko partiduak erakusten du zergatik den taldeko kapitaina. Dena utzi zuen zelaian 38 minututan. Ia ezer ez…


LA DANDY

Judith. Hiru hiruko ia jarraian sartuz hankaz gora jarri zuen partidua. Behar genuen eta agertu zen. Ondo Ju!


LA DURA

Paola. Esfortzu eta entrega handiak, jaurtiketa onez lagunduta. Zelaian guztia utzi zuen eta belauna minduta zuela bukatu zuen partidua. Partidu handia berea.


VAYA DÍA

Paula. Hirugarren laurdeneko bere lesioak taldea mindu zuen. Momentu horretaraino, Easok ezin izan zuen ezer egin bera gelditzeko. Laster gurekin egotea espero dugu Pau!