eus  

IInfantila

ARABA 25 – 37 CORAS A

Jon Uriarte -

, Infantila

Bigarren partidua. Coras A aurkari. Amestea dugu gogoko.

Lanean jarraitzeko partidua. Astean zehar praktikan ipinitako kontzeptuak jartzeko irrikitan.


Urtebeteko diferentzia nabaria zen, eta nahiz eta hasiera borrokatua izan, lehenengo laurden amaieratik markagailuan diferentziak ezartzen hasi zen aurkaria.

Hala ere, korrika egiteko abilezia erakutsi genuen, baita hainbat paseko eraso landuak sortu ere.

1x1eko defentsako arazoen eta zuzeneko blokeoak defendatzeko ez-jakintasunaren ondorioz, aurkaria markagailuan behin-betiko aldentzen utzi genuen. Amaieran, 25-37.


Astebeteko geldialdia, bai partiduetan, bai entrenamenduetan. Hurrengoan, lagunartekoa, ikasten jarraitzeko hurrengo pausua.

1, 2, 3 … ARABA!