eus  

IInfantila

ARABA LA BOLSA GENEROSA 44 - 29 ARASKI 04

Queralt -

, Infantila

Aurreko ostegunean jokatutako partida oso garrantzitsua zen gure haur taldearentzat. Joanerako partidan irabazi zuten taldeari aurre egin behar izan zuten. Dena den, gure haur taldeak bukaera arte borrokatzeko asmoa zuen liderrak jarraitu ahal izateko.


Partida, bi taldeentzat akatsez beteta hasi zen, urduritasuna dela eta. Jokalariak, nahiz eta jolasteko gogo handia izan, partidan kontzentraturik ez zeudela ematen zuen. Azkenean, ondo jolasten hasi ziren. Lehen zatia oso parekatua egon zen, eta ez batek, ez besteak, ez zuen lortzen abantaila hartzea.


Atsedenaldi ostean, akats garrantzitsuak egin arren, erreboteak eta baloiaren galerak besteak beste, gure jokalariak jokoan nagusitu ziren garaipena lortuz.

Taldeko liderrak gara, gero eta hobeto jolasten dugu, baina oraindik hurrengo bi partidak irabazi behar ditugu Arabako txapeldunak izateko.


Aupa Araba!