eus  

BBigarren Maila

Foto

ARABA LA BOLSA GENEROSA 58 - 56 MUTILBASKET

Iker García -

, Bigarren Maila

Arabak faborito handi baten aurka lortu zuen garaipena, daukaten talentuagatik zein joko estilo politagatik ziur lehendabiziko postuetan egongo direla.


Partidu parekoa, non etxekoak nagusi izan ziren lehen zatian baino berriro ere gehiegi barkatu zuten, eta horrela, +7ko markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira.


Hirugarren laurdenean, kanpotarrak partiduarekin egin ziren, ez soilik zuten desabantaila irauliz baizik eta 4-6ko aldeko tarteak lortuz ere. Txarto ekin zioten zurigorriek, maila honetako taldeek eskatzen duten kontzentrazioaz ahaztuz.


Azken laurdena lehen 20 minutuen kalkoa izan zen, non bazirudien Arabak aukera hobeak bilatzen zituen baina markagailuan berdintasuna izan zen nagusi azken jokaldira arte.


AUPA ARABA!