eus  

KKadetea

Foto

ÓPTICA TROCONIZ ARABA 50-54 EASO IBAETA BASKET PLAGAMANIA

Jon Uriarte - Foto: Queralt Pujol

, Kadetea
Bigarren fasea, bigarren itzulia, azken partidua. Ordutegi bateratuak, ligaren lehenengo postua jokoan, espainiako txapelketarako lehen bidaia-txartela.

Partiduan bete-betean sartu ginen, beharrezko intentsitate maila erakutsiz, eta lehen zatiko denbora gehienean, markagailuan aurretik mantentzeko gai izan ginen.

Hirugarren laurdenean, aldiz, saskiratzeko arazoak eduki genituen, eta markagailua itxi zen, hortik aurrera bi taldeak markagailuan tartekatuz .

Amaieran, lehen itzuliko partiduan ez bezala, jaurtiketa libreak gure gurutzea izan ziren. 6tik bat ere ez genuen lortu. Easok, ordea, jaurtiketa libreen erdiak saskiratzea lortu zuen, eta haiena izan zen garaipena, zorionak.

Batzuentzat deskantsu eta deskonexio asteburua, beste batzuentzat, aldiz, momentu politak. Ondo pasa Mireia eta Oihane. Hurrengoan, Zaragoza, eta ostean, azken aukera, Final Four-a.

Oraindik ez dugu azken hitza esan.

HEMEN ETA ORAIN, ARABA!