eus  

KKadetea

Foto

LOINTEK GERNIKA LV 56–49 OPTICA TROCONIZ ARABA

Jon Uriarte - Foto: Queralt Pujol

, Kadetea
“Ez onena(k) agian, ez ederregia (momentua) agian. Autoan negar egiteko modu bat baizik.”

Covidaren ondorioz duela 2 aste jolastu behar izan genuen partidua jolasteko Gernikara egin genuen bidaia martxoko azken aurreko ostegunean.

Neurketa jolasteko eta lehiatzeko prest agertu ginen lehenengo momentutik. Lehenengo 18 minutuak oso onak izan ziren, markagailuan aurre hartuz hasieratik. Azken bi minuetan, aldiz, hondamendia… 7-1 partziala jaso genuen.

Atsedenaldiaren ostean, azken bi minutuetan bezala, martxa hartzea kostatu zitzaigun, iraganeko mamuei agertzen utziz. Saskia txikitu zitzaigun, presioan baloiak galdu genituen eta aurkariari jaurtiketa libre ugari oparitu genizkion. 23-11 izan zen laurden honetako partziala.

Azken laurdean, defentsako aldaketa batzuei esker, gutxinaka gutxinaka markagailuan hurbiltzen joan ginen, baino ezinezkoa izan zen joandako partiduan lortutako abantailara gerturatzea.

Liga ez da bukatu, lanean jarraituko dugu. Oraindik ez dugu gure azken hitza esan.

Hemen eta orain, ARABA!