eus  

KKadetea

Foto

OPTICA TROCONIZ ARABA 54–39 MOVILTECK ISB

Jon Uriarte - Foto: Queralt Pujol

, Kadetea
Hasiera hasieratik partidua kosta ala kosta irabazi nahi genuela erakutsi genuen.

Intentsitatea, baloi mugimendua, kontzentrazio, … SASKIBALOIA azken batean. Karta horiek jolastuz, markagailuan 15-0-ko partziala ezartzea lortu genuen. Hortik aurrera, Iraurgik intentsitate maila berdindu zuen, eta markagailuko diferentzia ez zen asko mugitu atsedenaldirarte.

Hirugarren laurdenean, aldiz, lokarturik sartu ginen, indarrik gabe, eta lehenengo 7 minutuetan ez genuen saskiratzerik lortu, 0-10eko partziala jasoz, diferentzia 9puntutara murriztuz. Hutsarteak eta aldaketetaz baliotuz, taldea esnaraztea lortu zuen, eta diferentzia berriz ere 10 puntutik gora eraman zuen.

Azkenengo laurdena, saskiratze trukaketa bat izan zen, amaierako 54-39a lortu arte.

Aste honetan, jardunaldi bikoitza. Gernika ostegunean, La Salle Larunbatean. Ekin gogor neskak, gurea da garaipena!

Hemen eta orain, ARABA!