eus  

KKadetea

Foto

AZ PARTICIPACION ARABA 45-28 SIMA CORAZONISTAS A

Eneko Fernández - Foto: Queralt Pujol

, Kadetea
Partidua Divino Maestron Araba hobeago eta indartsuago batekin hasi zen. Saskiratze ondorengo presioak emaitza onak ematen zituen eta 10-2ko lehenengo partziala eman zen. Honen ondoren, Corasek bakarrik bi jaurtiketa libre sartu zituen lehenengo laurdena 10-4ko markagailuarekin amaitzeko.

Corasek bigarren laurdena borrokatzeko eta ez etsitzeko helburuarekin hasi zen eta 0-8ko partzial bat egin zuen, etxeko taldearen hutsartearen ondoren, Araba berriro ere markagailuan aldentzen zen 5-0ko partzial bati esker. 15-10 atsedenaldira.

Bigarren zatia hasten zen etxeko taldearen aldeko 8-1eko partzialarekin. 23-11 markagailuan. Partzial horren geroztik, saskiratze txandaketa ugari eman ziren non Coras taldea ez zen gai markagailuan zegoen aldea gutxitzeko. 31-1 laurden honen amaieran. Azkeneko laurdenak aurreko laurdenen antzekoa izaten jarraitu zuen, Arabak 7-0eko beste partzial bat egin zuen partidua amaitutzat emateko intentzioarekin. Kanpoko taldearen hutsarte eskaeraren ondoren eta kanpoko taldearen pare bat kanasta jarraituen ondoren, kanpoko taldea ez zen gai saskiratzerik lortzeko, jaurtiketa libreen bidez ez bazen. Arabak presionatzen eta defentsako intentsitatea igotzen jarraitzen zuen partiduaren amaierara 14-9ko partzialarekin iristeko. 45-28.