eus  

KKadetea

Foto

ALKARTETXE ARASKI 21 - 39 AZ PARTICIPACION ARABA

Eneko Fernández - Foto: Queralt Pujol

, Kadetea
Sologanako partidua nahiko lo zegoen Araba batekin hasi zien, non 3. minutura arte ez zuen lehenengo saskiratzerik lortu. Defentsako eta erasoko hainbat hutsegitek Araba taldea markagailutik ihes egitea eragozten zuten. 6-11ko markagailua laurden hau amaitzeko.

Bigarren laurdenean Araski taldeak jaurtiketa libreko marratik bakarrik saskiratzea lortzen zuen laurden osoan, eta bitartean Arabak nahiko akastun jarraitzen zuen jaurtiketei zegokionez eta bakarrik 4 puntu lortu zituen laurden honetan. 8-4 laurden amaieran eta atsedenaldira 14-15eko markagailuarekin iristen ginen.

Atsedenaldiaren ondoren partidua berriro hasi zen partidu hausteko prest zegoen Araba batekin. 3-11ko partziala eta Araski taldearen hutsarte eskaera. Hutsartearen onodren, Araskik ez zituen presiotik ateratzeko zituen arazoak konpontzea lortzen eta Arabak berriro ere 0-9ko partzial bat sartzea lortu zuen. Araskik jaurtiketa libreko marratik puntu bakarra lortu zuen. 4-20ko partziala laurden honetan eta 18-35eko markagailua.

Laurden nahiko lasaia izatea espero zen Araba taldearentzat aurreko laurdenean lortutako abantailari esker. Araba berriro lehenengo zatiare antzeko joerara itzuli zen eta ez zituen saskiratzerik lortzen erasoan, puntuazio oso baxuko laurdena 3-4ko partzialarekin. 21-39 partiduaren amaiera.