eus  

KKadetea

Foto

THINK ENGLISH 30-29 AZ PARTICIPACION ARABA

Eneko Fernández -

, Kadetea
Partidua Los Herran zelai oso hotz batean hasten zen aurrean zuen aurkari batengatik oso Araba urduri batekin. 4-0 8. minutura arte non Arabak bere lehengo saskiratzea lortu zuen. 4-6ko markagailua lehenengo laurdenaren bukaeran.

Bigarren laurdena kanpoko taldearen hiruko saskiratze batekin hasi zen abantaila pixka bat lortuz. Saskiratze horren ondoren Arabak ez zuen saskiratze gehiagorik lortu laurden osoan, bitartean Araberri taldeak 4 saskiratze lortu zituen 11-9ko markagailu batekin iritsiz atsedenaldira.

Araberri oso serio itzuli zen atsedenalditik, partidua husteko intentzioarekin 6-0eko partzial bat lortuz. 17-9 eta kanpoko taldearen hutsarte eskaera. Hutsartearen ondoren Arabak partiduan jarraitzen jakin zuen eta laurdena 4-10eko partzial batekin amaitu zen. 21-19 hirugarren laurdenaren amaieran.

Azken laurdena dena erabakitzeke zegoela hasi zen. Arabarrik berriro ere 5-0 partzial batekin hasi zuen laurdena. Arabak ez zituen besoak jaitsi eta partiduaren erritmoa igo zuen defentsan estutuz. 7-0ko partziala. Azken bi minutuetan oraindik dena erabakitzeko zegoen, 27-27. Bi talde oso urduri non bakarrik jaurtiketa libreko marratik lortzen zituzten saskiratzeak partidua 30-29ko markagailu batekin amaituz.