eus  

KKadetea

Foto

OPTICA TROCONIZ ARABA 76–59 LA SALLE BILBAO

Jon Uriarte -

, Kadetea
Aurrerapausoa. Inurri lanean, aurrerapausoa, ehunzangoa bezala, tipi-tapa tipi-tapa.

Bete beterik sartu ginen partiduan. Erasoan asmatze handia edukita, defentsako lanean ez ginen aldiz oso fin ibili. 1x1eko defentsan arazoak eduki genituen, eta saskiratze errazak oparitu genizkion aurkariari.

Bigarren laurdenean, erasoan, baloi mugimendu alaiaren bitartez, dantzan aritu ginen zelaian, eta defentsan, oraingoan bai, tinko eta gogor ibili ginen, partidua atsedenaldirako jada apurtuta utziz, 18 gora.

Bigarren zatian, nekea nabaritzen hasi zen eta mugimendua ez zen hain azkarra izan, partiduaren erritmoa jaitsiz. La Salle erosoago aurkitu zuen bere burua, eta 20 minutuak saskiratze aldaketa batean bilakatu ziren. Gure partez, errenta ezin izan genuen handitu, baino partiduaren kontrola inola ere ez genuen galdu.

Hurrengo astean, inauterien lehen egunak, Donostiara goaz bisitan, EASO menderatzeko gogoz, mahai-kolpe interesgarria izan daitekeen garaipenaren bila.

HEMEN ETA ORAIN, ARABA!