eus  

IInfantila

PRESENTACIÓN DE MARÍA 1-41 ARABA 08

Saioa Peciña -

, Infantila

Gure infantilen lehenengo etxez kanpoko partidua, garaipena lortu genuen eta orokorrean sentsazio onekin bukatu genuen partidua.

 

Hasieratik erasoan kontzentratuak atera ginen, eta hainbat baloi-lapurketa eta kontraeraso egin ondoren saskiratze errazak lortu genituen  puntu alde nabarmena lortuz. Partidak aurrera egin ahala, partidako lehen minutuetan genituen intentsitatea eta kontzentrazioa galdu genuen; defentsan erlaxatuz eta horrela laguntzak ez egiteagatik falta eginez.

 

Bigarren erdi aldian, partidua gelditzen saiatu ginen eraso luzeagoak jokatzeko, baloia zonan sartzen saiatuz. Hala ere, lehen partiduak ekartzen dituen nerbioak eta korrika egiteko gogoak ez ziguten utzi aste hauetan landutakoa jokatzen.

 

Dinamika hau azken aldian aldatu zen, non erasoko espazioak gehiago errespetatu genituen eta azken asteetan landutakoa praktikan jarri genuen.

 

Datorren astean Marianistas etxean jasoko ditugu, eta bertan beste 40 minutu izango ditugu hobetzen jarraitzeko.

 

Ezina ekinez egina, ARABA!